Martin nire lagunik onena da. Baina ez da besteak bezalakoa. Edo hobi dipte besteek. Marrubiak jatea gustatzen zaio; baina sudurretik. Alkondarak janztea du gogoko; baina botoi guztiak lotuta.
Desberdintasunari, integrazioari eta bazterkeriari buruzko album zoragarria. Sentsibilitatez jositako liburua da Martin, ilustrazio bakoitzean, lerro bakoitzean liburua zeharkatzen duena.
Lazarillo Saria 2015 aho batez lortu zuen bilduma ilustratu honetan testuaren eta ilustrazioaren arteko harmonia nabarmetzen da, pertsonaien adierazkortasuna eta helarazten duen sentsibilitatea, desberdintasuna eta bakuntasuna omenduz.
Benetako adiskidetasunaz hitz egiten digu samurtasunez. Lagunekiko maitasunaz, leialtasunaz eta, noski, ikasle bereziek bizi duten errealitate ez hain errazaz; eskolan eta munduan integratzeko zailtasunak azaleratzen dizkigu.
Liburu benetan hunkigarri eta hezitzailea familia guztiarentzat.
Izenburua: Martin
Testua: Alaine Agirre
Ilustrazioa: Maite Gurrutxaga
Adina: 6 – 8 urte bitartean
Orrialde kopurua: 32
Argitaletxea: Elkar
Lehen argitalpena : 2016

